2. maila

Matematikak gorputz heziketan III  (2020/04/03)


Kaixo bigarren mailako ikasleak:
Hemen uzten dizuet gaurko saioko bideoa eta gaurko beroketa egiteko bi kantuen link-a.
Animo asko gaur jada ostirala da eta.
Besarkada handi bat.





--------------------------------------------------------------------------------

Matematikak gorputz heziketan II  (2020/04/01)

Kaixo bigarren mailako ikasleak:
Matematikak gorputz heziketan lantzeko bigarren saioa uzten dizuet.
Dadoa nahi baduzue egin, argazkiaren gainen eskumakoarekin klik egin “guardar imagen como…” ordenagailuan gorde, inprimatu eta gero moztu eta pegatu. Beste aukera bat, orri txuri bat pantaila gainean jarri eta plantila kalkatzea edo animatzen bazarete zuek marraztea. 
Ez ahaztu dadoa izatea ez dela derrigorra.

Bigarren maila zarete diferentzia askorekin blogari ikustaldi gehien egin duzuenak, beraz zorionak eta espero dugu gure lana itxialdi honetan erabilgarria izatea. 

................................................................................................................................................................
Si queréis construir el dado, pinchar con el botón derecho en la imagen, “guardar imagen como…”, guardarla en el ordenador, imprimirla, recortarla y pegarla. Otra opción es calcarla sobre la pantalla del ordenador con un folio o si os animáis, dibujarla usando una regla.
Recordar que no es obligatorio el dado.

Segundo es el curso que con diferencia más visitas tiene al blog, así que zorionak y esperamos que os sea de ayuda en esta situación de confinamiento. 







---------------------------------------------------------------------------------

Matematikak gorputz heziketan I  (2020/03/30)

Kaixo Ikasleak:
Gaur, astelehena, aste berri bati ekiten diogu indar eta animo handiz.
Aste honetan matematikak landuko ditugu, beti ere, gorputzaren mugimenduaren bidez.
Hemen gaurko proposamena.






P.D: Gogoratu komuneko paperaren tutuak gordetzen.
P.D: Acordaros de guardar los tubos del papel higiénico. 


---------------------------------------------------------------------------------


Malabareetako pilotekin jolasean V 2020/03/27

Kaixo lagunak:Gaurko saioaren bideoa uzten dizuet. Gaurko beroketa egiteko, gustuko musika jarri eta dantza librea. Ondoren bideoko erronka ahalegindu egiten.

ANIMO gaur jada ostirala da eta!!!





Malabareetako pilotekin jolasean IV 2020/03/26

Kaixo lagunak,
Gaur, malabareen 4.saioan, orain arte egin ditugun jarduera batzuen errepasoa egingo dugu. Malabareekin hasi baino lehen beroketa baten bideo berri bat esakintzen dizuegu. Esteka honetan https://www.youtube.com/watch?v=D3wnFif6xts klik sakatu eta beroketa on bat egiteko aukera izango duzue. 
Hemen azpian duzue gaurko saioaren bideoa. Animo!





Malabareetako pilotekin jolasean III 2020/03/25

Kaixo lagunak,

Gaur, malabareen 3. saioa egingo dugu eta jarduera ezberdinak egingo ditugu.  Hemen azpian duzue gaurko saioaren bideoa. Hasieran, beroketa orokor bat eskaintzen dizuegu. Gero, pilotarekin jolastuko dugu. 
Animo!



--------------------------------------------------------------------------------


Malabareetako pilotekin jolasean II 2020/03/24


Kaixo lagunak:

Gaurko gorputz heziketa saioa egiteko yogako bideo bat uzten dizuegu beroketa egiteko. Ondoren malabareekin jolasten jarraituko dugu, erronka berriekin.

Animo!!






Hemen uzten dizuegu 2. eguneko malabare erroken bideoa. Aldi berean, beste beroketa alternatibo bat eskaintzen dizuegu zuek ere egiteko. Ariketak 3. minututik aurrera hasten dira. Pasako duzu erronka?? Animo lortuko duzu!!







-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Malabareetako pilotekin jolasean 2020/03/23

Kaixo lagunak,
Gaur aurreko egunean sortu genituen pilotekin jolasten hasiko gara. Hemen azpian uzten dizuet gaur egingo ditugun erronken bideoa. Animo!!


PD: Azpi azpian “idatzi iruzkina” jartzen duen lekuan, idatziguzu mesedez ea erronkak irteten zaizkizun edo ez, errazak edo zailak diren… horrela, erronkak hobeto zehaztuko ditugu. Eskerrik asko.









------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------


Malabareetarako pilotak egiten 2020/03/20 

Kaixo lagunak:
Gaurkoan bideo bat uzten dizuet etxean pilotatxoak egiten ikasteko. 3 pilota egiten badituzue, bihartik Aurrera malabareak lantzen hasi ahalko gara.
Animatu pilotak egiten malabareak egiten ikasteko.
Ondo segi eta bihar arte. 


Galderarik baduzue idatzi lasai. (apenabarui@educacion.navarra.es)


YOGAKO ASANAK (jarrerak)

Kaixo Ikasleak:
Yogako asanak (jarrerak) bidaltzen dizkizuet, etxean egiteko. Egunero 20-30 minutuz egin dezakezue.
Gogoratu:

  • Ongi fijatu hanka eta eskua  <--- ezkerra edo eskuina ----> den.
  • Ongi begiratu hanka nora begira dagoen 
  • Asana lortu duzunean geldi geldi mantendu behar zara.
  • Asanan zaudenean, barrutik eta poliki 15rarte zenbatu. 




Gehiago egin nahi baduzu begiratu ondoko bideoak:

YouTuben Yogako jarrera ezberdinak nola egiten diren ikusteko bideoak (gaztelaniaz):





Bigarren eguna 2020/03/18



Kaixo lagunak:
Gaurkoan etxean guraso edo anai-arreba nagusiagoekin egiteko ariketa batzuk proposatzen dizkizuegu. Gogoratu etxean dugun materialekin egin beharko ditugula. Eskolan ditugun moduko aztarnak, erabilitako paperarekin egin ahal duzue. Ongi pasa, disfrutatu eta animo!!


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

HASIERAKO ORRIA ( Nor gara?)

Bederatzigarren eguna (2020/03/27)

2020/03/25 zazpigarren eguna