6. maila
2020/04/03 MALABARE ERRONKAK
Kaixo ikasleak:
Hemen uzten dizuegu gaurko eguneko malabare bideoa eta saiakera taula.
2020/04/1 OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK: ABIADURA
Kaixo ikasleak:
Gaurko egunean, oinarrizko gaitasun fisikoen artean abiadura landuko duzue, zehatzago esanda erreakzio abiadura eta desplazamendu abiadura. Horretarako hainbat material behar duzue, 9 pilota edo bola (aluminiozkoak, fronteniseko edo eskupilotakoak, egunkari orriez egindakoak...), zeloa, 3 kaxa eta 6 paper orri.
Saio hau burutzeko lekua nahiko zabala izan behar da eta azkeneko ariketa etxeko pasilloan egitea gomendatzen da, 3-4 metroko distantzia duen lekuan.Ariketak laguntzaile batekin egiteko planteatu dira, horretarako gurasoek edo anai/arrebak laguntza eskeini al dizuete. Baina bakarrik ere egin al dira, hala nola aurretik irudi formen segida mobilarekin grabatzen. Hemen azpian uzten dizuegu saioaren azalpen bideoa:
2020/03/30 MALABARE ERRONKAK
Kaixo ikasleak:
Hemendik aurrera malabareak ere landuko ditugu oinarrizko gaitasun fisikoekin batera. Horretarako, malabare 4-5 erronka eskeiniko dizkizuegu eta behean dagoen saiakera taula bete beharko duzue erronken jarraipen bat eramateko. Taulak, komentarioak, hobetzekoak, arazoak... gure korreora bidali al dituzue (korreoak hasierako orrialdean agertzen dira).
Hona hemen, gaurko 5 erronken bideo eta taula:
OINARRIZKO GAITASUN FISIKOAK
Kaixo lagunak:
Egun hauetan zehar oinarrizko
gaitasun fisikoak landuko ditugu. Gaurko
bideoan lau test erakutsiko dizkizuegu. Gure asmoa da gaur lau testak egin eta
emaitzak apuntatzea. Hurrengo egunetan, egunero bideo baten bidez errutina bat
igoko dizuegu, erresistentzia, indarra malgutasuna eta abiadura lantzeko. Egoera
hau bukatzeko dagoenean, gaurko test berberak errepikatuko dituzue eta ikusiko
dugu ea zer gertatzen den entrenamendu aurreko eta ondorengo emaitzekin.
Hasteko, oinarrizko gaitasun
fisikoak zeintzuk diren eta zer diren ulertzeko informazioa uzten dizuegu.
Irakurri mesedez eta zalantzarik baduzue, azpian “iruzkina idatzi” jartzen duen
lekuan idatzi mesedez, guk erantzun bat emango dizugu eta horrela gainontzekoak
ere irakurri ahalko dute, horrela, denok informazio gehiago izanik.
Testak egiteko bideoa:
OGFen 1. saioa. Malgutasuna (eguzkiari agurra) 2020/03/23
------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Kaixo ikasleak:
Hemen uzten dizuegu etxean zuen anai, arreba, guraso edo bakarrik jolasteko jolasa. Etxean zein kalean jolasteko aukera ematen du, nire kasuan Leitzako lagun batek erakutsi zidan eta denbora pasa bezala erabiltzen dugu. Hemen azpian azalpena uzten dizuet eta berehala bideotso bat igoko dut nik egiten. NOR ANIMATZEN DA?????
TXINTXURRI JOLASA
1. NOLA JOLASTEN DA?
- Lurrean marra zuzen bat erreferentzia moduan erabiliko duzue eta oinak ezin dute marra horretatik aurrera lurra ukitu.
- Arkatz, komuneko paper biribilkia edo bestelako material txikia eskuekin lurreko marratik aurrera arrastaka ahalik eta distantzia handiagoa egiten saiatu behar zarete. EZIN DA AURRERAKA BOTA EDO BULTZATU, ARRASTAKA IZAN BEHAR DA!
- Azkeneko posiziotik (lurretik) altxatzeko, eskuak ezin dute lurra berriz ukitu, ezta pixka bat ere (arrastatzea ezta ere). Beraz, gehien luzatutako besoa eta eskua airetik atzera eramanez eta beste beskoko ukondoaren flexio eta estentsio batekin, gorputzaren eta hanken atzerako mugimenduarekin batera lurreko marratik atzera zutik jarri behar zarete.
2. ZENBAT JOKALARI JOLASTU DEZAKETE?
- Nahi dituzten jokalari kopurua. Kontua da hurrengoak atzekoaren distantzia gainditzea.
- Jokatzeko erronda edo txandaka izango da, Horretarako zenbakatu edo ilaran jarri. Bigarrenak
- Bakarrik jokatzeko aukera. Erronkak sortu, adibidez, gaur 50 zentimetrotara iritsiko naiz edo 5 zentimetro gehiago lortuko ditut.
3. MATERIALA
-Pisua: arkatza edo boligrafoa, komuneko paper biribilkia, goma,
Bikoteka edo parte hartzaile gehiago jolasterakoan, pisua eta erreferentzia pisua erabiltzen dira.
-Marra: soka bat, lurrean dagoen marra zuzena...
4. ESPAZIOA
Jolasteko espazioa ez da oso handia izan behar, adibidez etxeko sarbidean edo pasilloa erabili daiteke, hau da, gutzienez 2-3 metroko luzeera duena.
5. BIDEOA
HERRI KIROLAK
Kaixo ikasleak:
- Bi aste hauetan denek, banaka, herri kirolei buruzko lan bat egin behar duzue. Lana egiteko jarraitu behar diren pausoak (1.puntua), lanaren gidoia (2. puntua) eta baliabideak (3. puntua) orrialde honetan agertzen dira. Lana eskuz egin daiteke (koadernoan edo orrialde txurietan) edo Google Driven bidez. Eskuz egiten baduzue eskolara itzultzen garenean irakasleari eman. Google Driven bidez egiten baduzue gurekin partekatuko duzue.
- Eskolara bueltatzen garenean nahi duenak lan honen inguruko 5-10 minutuko azalpen bat egiteko aukera izango du nota igotzeko (bukaerako notan gehienez puntu 1). Eskolara bueltatzen garenean irakasleari esan eta hurrengo astean azalpena egiteko aukera izango du. Horrela, herri kirol ezberdinak ezagutuko dituzue zuen gelakideen azalpenei esker.
Lan honen bidez, herri kirolak ezagutuko dituzue, interneten informazioa aurkitzen, informazioa sailkatzen, ulertzen, azaltzen … ere trebatuko zarete.
Horretarako, zuen lana prestatzeko gidoi bai eta informazio iturri ezberdinak uzten dizkizuegu lagungarri izango direlakoan. Gidoian aipatzen diren puntuez gain, interesgarriak iruditzen zaizkizuen puntu ezberdin gehiago sartu ahal dituzue.
1 .Lana egiteko jarraitu behar diren pausoak:
LEHEN PAUSOA
Landuko duzun herri kirola aukeratu: sokatira, harrijasotzea, sega, txinga-proba edo lokotx-bilketa.
BIGARREN PAUSOA
Informazioa bilatu.
Informazioa sailkatu.
Informazio erabilgarriena bildu.
HIRUGARREN PAUSOA
Herri kirolaren gidoia bete.
- Nota igo nahi dutenentzat
- Aurkezpena prestatu.
- Aurkezpena ahoz bakarrik egin behar duzue edo dokumentu grafikorik erabil nahi duzue? (nahi baduzue prestatu marrazkiak, power point, argazkiak paperean...).
- Aurkezpena burutu.
- Gelakideak ebaluatu.
HERRI KIROLEN AZALPENA PRESTATZEKO GIDOIA
1.-HERRI KIROLAK OROKORREAN
1.1.-Nondik sortzen dira herri kirolak?
1.2.-Zergatik?
1.3.-Ze ezberdintasun dago herri kirol eta gainontzeko kirolen artean?
1.4.- Interesgarria den beste zerbait kontatu nahi duzue?
2.EGOKITU ZAIZUN KIROLAREN HISTORIA
2.1.- Nondik sortzen da?
2.2.- Zeintzuk izan dira txapeldun handiak?
2.3.- Errekorrik edo istorio interesgarririk kontatzeko baduzue?
3.- OINARRIZKO ARAUTEGIA
3.1.- Zein da kirol honen helburua?
3.2.- Nola jolasten da?
3.3.- Zeintzuk dira herri kirol honen barruan dauden sailkapenak?
3.4.- Zein da herri kirol honen arautegia?
4.- MATERIALA ETA ENTRENAMENDUA
4.1.- Ze material behar da herri kirol hau praktikatzeko?
4.2.- Ze ezaugarri ditu materialak (pisua, materiala,luzera.)?
4.3 Ze gaitasun fisiko behar da kirol honetan aritzeko?
4.4 Nola entrenatzen duten azaltzen jakingo zenuke?
3. BALIABIDEAK
https://www.gipuzkoa.eus/documents/882543/2354697/herrikirolak.pdf/bfaa60f8-e9be-47fd-e9ff-ad8b953069d2
http://www.herrikirolaknafarroa.org/?lang=es
Bideoak
Gazteen soka-tira finala https://www.youtube.com/watch?v=pX5zONl7J78
Berriozarreko herri kirol taldea (erderaz) https://www.youtube.com/watch?v=tflA4DQj5kA
"Levantadores- the Basque trong man" (erderaz) https://www.youtube.com/watch?v=vck32S27RmM
Giza proba Euskadi plazan https://www.youtube.com/watch?v=kJlYWhT2qZg
Soka tira, lasto altxatzea, harrijasotzaikleak eta aizkolariak https://www.youtube.com/watch?v=5yAmEFSBZfs
Lasto jaurtiketa https://www.youtube.com/watch?v=UDUaD_DjEac
Euskal herriko txinga eta arpana txapelketa https://www.youtube.com/watch?v=XOuhSMpMUYc


Iruzkinak
Argitaratu iruzkina