Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: martxoa, 2020

Funtzionamendu berria

Irudia
Kaixo ikasleak: Gorputz heziketako blogaren funtzionamendu berria azaltzeko bideo bat prestatu dizuegu. Ikusi mesedez eta zalantzari, ideiarik, iradokizunik, kexarik … baduzue idatziguzu mesedez. Espero dugu funtzionamendu berriarekin blogari etekin handiagoa ateratzea. Animo asko familia guztiari!!! Os colgamos un vídeo explicando el nuevo funcionamiento del blog. Verlo por favor y si tenéis cualquier pregunta, sugerencia, queja, idea… nos escribís por favor. Esperamos que de esta manera el blog funcione de una forma más eficiente.   Mucho ánimo a toda la familia!!  ANDER GOÑI: agonizarra@educacion.navarra.es ASIER PENABAD: apenabarui@educacion.navarra.es ENEKO SANZ: esanzsaenz@educacion.navarra.es

Bederatzigarren eguna (2020/03/27)

Irudia
Kaixo ikasleak, Gaurko eta astebururako erronka berri bat proposatzen dizuegu. Erronka lortzeko saialdi asko egin ditut, baina azkenean lortu dut! Ea zuek lortzen duzuen! Animo! Aholkua: mugimenduak poliki egin.  Edozein zalantza baduzue idatzi: ANDER GOÑI: agonizarra@educacion.navarra.es ASIER PENABAD: apenabarui@educacion.navarra.es ENEKO SANZ: esanzsaenz@educacion.navarra.es

Zortzigarren eguna (2020/03/26)

Irudia
Kaixo ikasleak: Gaurko egunean,  erresistentzia  landuko duzue. Izenak esaten duen moduan, erresistentzia nekea jasan gabe karga bati ahalik eta denbora gehienean aurre egiteko gaitasun fisikoari deritzogu. Erresistentzia lantzeak hainbat onura ekartzen dizkigu, hala nola, bihotzeko muskulua handitu (miokardioa), odol jariaketa hobetu ( bihotzak odol gehiago ponpeatzeko gaitasuna handitu), egoera fisikoa hobetzeko ezinbestekoa, bihotz taupadak murriztu... Erresistentzia hobetzeko etengabeko entrenamendua ezinbestekoa da eta oso erraz galtzen den gaitasuna da ere. Beraz, astetik astera erresistentzia gaitasuna lantzea oso garrantzitsua izango da. 0. BEROKETA  egiteko aurreko egunetan egin duzuen beroketa bat uzten dizuegu: https://www.youtube.com/watch?v=r3P_udAj4yA&t=101s Hemen uzten dizuet gaurko errutina erresistentzia lantzeko bideoaren link-a. Gaurko klasea  2 zatitan  banatu dugu, batetik,  zirkuitu zirkularra  ( 3 ariketak errepikat...

2020/03/25 zazpigarren eguna

Irudia
Kaixo ikasleak: Zazpigarren eguneko errutinarekin gatoz. Oinarrizko gaitasun fisikoekin jarraituz, gaur, indarreko saioa burutuko dugu. Hasteko hemen duzue beroketaren bideoa: Atal nagusiko bideoa: Salto laterala+ zapatila ukitu+ etzan eta jaiki 1 eta 2 maila: 10 aldiz egin, deskantsatu eta beste 10 aldiz 3 eta 4 maila: (16 aldiz egin eta 3 minutu deskantsatu) X 3 serie 5 eta 6 maila: (16 aldiz egin eta 3 minutu deskantsatu) X 5 serie Saltoa 1 eta 2 maila: 10 salto 3 eta 4 maila: 15 salto 5 eta 6 maila: 20 salto Arrastaka ibiltzea libre, bakoitzaren ahalmenaren arabera Tabla egitea 1 eta 2 maila: 10 salto 3 eta 4 maila: 15 salto 5 eta 6 maila: 20 salto Gaurko errutina bukatzeko edo egunean zehar beste edozein momentutan egin ahal izateko eguzkiari agurra uzten dizuet, malgutasuna, indarra eta oreka lantzeko.  ANIMO!!!!

2020/03/24 Seigarren eguna

Irudia
Kaixo ikasleak, Seigarren egunerako errutina oinarrizko gaitasun fisikoekin lotuta dago. Oinarrizko lau gaitasun fisiko daude: malgutasuna, indarra, abiadura eta erresistentzia. Gaurko errutinan abiadura landuko dugu. Lehenik eta behin, beroketarekin hasiko gara. Jarraian, beroketa egiteko bideo baten esteka eskaintzen dizuegu.  https://www.youtube.com/watch?v=r3P_udAj4yA&t=28s  (erderaz). Beroketa egin ondoren, abiadura lantzen hasiko gara. Bideo honen bitartez, abiadura etxean praktikatzeko jarduera batzuk ikusiko dituzue. Animo! Bideoan ikusten den bezala abiadura lantzeko 3 ariketa proposatzen ditugu: 1) Skipping 1. eta 2. mailakoek 20 segundo  (bi errepikapen). Atsedena 30 segundo. 3. eta 4. mailakoek 20 segundo (hiru errepikapen). Atsedena 30 segundo. 5. eta 6. mailakoek 20 segundo (hiru errepikapen). Atsedena 20 segundo. 2) Drop squat (sentadilla) 1. eta 2. mailakoek 20 (bi errepikapen). Atsedena 30 segundo. 3. eta 4. mailakoek 20 (hiru...

2020/03/23 Bostgarren eguna

Irudia
Kaixo ikasleak, Asteburua jai harturik, gaur astelehena kardioa lantzen den klase bat planteatzen dizuegu. Horretarako musika bezalako tresna erabiliko dugu gorputza eta muskuluak aktibatzeko. Hemen azpian youtubeko abestien linkak uzten dizkizuet nahi duzuena erabiltzeko, gustoko ez baduzue zuen gustoko abestiren bat erabili dezakezue. Abestien linkak: https://www.youtube.com/watch?v=PczrwCLWq-Q https://www.youtube.com/watch?v=hvuS8hNDX8c https://www.youtube.com/watch?v=Z6Xyfr3xh5s Erritmoa bizkorregia egiten baldin bazaizue, segunduak erabili ditzazkezue erritmo moduan. Hemen duzue azalpen bideoa: 1.ZATIA: Beroketa (orkatiletatik-belaunak-gerria-enborra-bizkarra-sorbalda-ukondoa-eskumuturra-leporaino). Beroketa baten adibidea:  https://www.youtube.com/watch?v=r3P_udAj4yA  erderaz Ariketekin hasi aurretik, musika jartzea gomendatzen da (ez oso azkarra ezta oso motela ere) erritmoa ezartzeko. Konpas bakoitzaren kolpeak erritmo bezala erabili, adibidez, kolp...

2020/03/20 4. eguneko erronka

Irudia
   4. Erronka      Kaixo lagunak:   Ongi etorri laugarren erronkara, ea nik baino hobeto egiten duzuen.   1, 2 eta 3 mailak zutik egotetik lurrean etzanda egotera duzue erronka.   4, 5 eta 6 mailakoak lurrean etzan eta berriz altxatu. 1.  Nibela: eskuak erabili ahal dira 2.  Nibela: eskuak erabili gabe 3.  Nibela: eskuak erabili gabe eta pilotarekin ANIMO!!!!!! Ikusi azpiko argazkian nola dagoen garuna eserita egon ostean eta 20 minutuz  oinez ibili ostean. Gorputza mugitzea ez da osasunarentzat eta gorputzarentzat bakarrik onuragarria, buruarentzako ere onuragarria da.  Bat Basque Team taldeko prestatzaile fisikoa den Aitor Alberdik mugimendu beharrari buruazko bideo labur bat: https://www.facebook.com/basqueteam/videos/2618032881801500/     PD: galderarik, iradokizunik, kexarik, erregurik...  baldin baduzue, idatzi azpiko komentarioetan     ...

2020/03/19 Hirugarren eguna

Irudia
Kaixo lagunak! Hemen duzue hirugarren egunerako proposatzen dizuegun erronka. Ea dena jarraian egitea lortzen duzuen! Animo! 2020/03/19 Ariketa orokorra bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=lo-KllL9k48&feature=youtu.be

2020/03/18 Bigarren eguna

Irudia
Kaixo lagunak, egun on eta ongi etorri   gorputz heziketako bigarren egunera. Gogoratu hemen duzun egitekoaz gain , goian ezkerretan agertzen diren hiru marratxoei eman eta bertan zure mailari dagokion beste lantxo bat duzula egiteko.  2020/03/18 Ariketa orokorrak OREKA BIDEOA:   https://youtu.be/IXh4AAc1jAQ Gaurkoan, gure eguneko errutinaz aparte, web orri interesgarri bat uzten dizuegu http://www.eurekadance.com Bertan, gaur 18:00etan zuzenean dantza modernoko klase bat emango dute. Animatzen al zara?? Mugi gorputza eta disfrutatu!!

HASIERAKO ORRIA ( Nor gara?)

Irudia
Blog honen bitartez  Joakin Lizarragako Gorputz Hezkuntzako klaseak modu online baten bitartez jarraitzeko aukera ematen dizuegu . Badakigu mugatuta gaudela eta ez dela batere erraza, baina posiblea da etxetik ere Gorputz Hezkuntzako klaseetan parte hartzea eta gurekin ondo pasatzea.  Horretarako, hurrengo blog honetan agertzen diren  edukiak eta helburuak mailaka   antolatu ditugu  (1. mailatik 6. mailararte).  Ikasle bakoitza, dagokion maila orrian sartu  eta proposatutako lanaren berri izango du,  astero berritua  izango dena. Maila bakoitzaren orrian, proposatutako lana eta egin beharrekoak modu argi eta zuzen batean eskaintzen saiatu gara, hala nola;  fitxak, idazkiak, bideoak, azalpenak, informazio iturri desberdinak, gomendioak, pelikulak  etabar bezalako tresnak erabiliz.  Aldi berean,  etxean geldi ez egoteko ariketa fisiko eta mugimendu artikularrak  proposatuko dizkizuegu,   etxean egiteko  a...