2020/03/23 Bostgarren eguna

Kaixo ikasleak,

Asteburua jai harturik, gaur astelehena kardioa lantzen den klase bat planteatzen dizuegu. Horretarako musika bezalako tresna erabiliko dugu gorputza eta muskuluak aktibatzeko.
Hemen azpian youtubeko abestien linkak uzten dizkizuet nahi duzuena erabiltzeko, gustoko ez baduzue zuen gustoko abestiren bat erabili dezakezue.

Abestien linkak:https://www.youtube.com/watch?v=PczrwCLWq-Q
https://www.youtube.com/watch?v=hvuS8hNDX8c
https://www.youtube.com/watch?v=Z6Xyfr3xh5s

Erritmoa bizkorregia egiten baldin bazaizue, segunduak erabili ditzazkezue erritmo moduan.

Hemen duzue azalpen bideoa:

1.ZATIA: Beroketa (orkatiletatik-belaunak-gerria-enborra-bizkarra-sorbalda-ukondoa-eskumuturra-leporaino).
Beroketa baten adibidea: https://www.youtube.com/watch?v=r3P_udAj4yA erderaz

Ariketekin hasi aurretik, musika jartzea gomendatzen da (ez oso azkarra ezta oso motela ere) erritmoa ezartzeko. Konpas bakoitzaren kolpeak erritmo bezala erabili, adibidez, kolpe bakoitzeko orpoak ipurdia ukitu behar du edo belaunak gora ariketan kolpe bakoitza entzuterakoan belaunak gerriraino igotzea.


2 ZATIA: Zati Nagusia

1.Korrika normal: 1/2 Mailakoek minutu 1
                              3/4 Mailakoek 2 minutu
                              5/6 Mailakoek 2 minutu eta 30 segundu

2. Orpoak ipurdira: 1/2 Mailakoek 30 segundu
                                3/4 Mailakoek minutu 1
                                5/6 Maikakoek minutu 1 eta 30 segundu

ATSEDENA MINUTU 1

3. Belaunak gora: 1/2 Mailakoek minutu 1
                              3/4 Mailakoek 2 minutu
                              5/6 Mailakoek 2 minutu eta 30 segundu

4.Belaunak goian mantendu eta albo batera eraman: 1/2 Mailakoek minutu 1
                                                                                   3/4 Mailakoek 1 minutu eta 30 segundu
                                                                                   5/6 Mailakoek 2 minutu
ATSEDENA MINUTU 1

5. Sentadillak: 1/2 Mailakoek 15 (3 errepikapen) atsedena 20 segundukoa
                        3/4 Mailakoek 20 (3 errepikapen) atsedena 20 segundukoa
                        5/6 Mailakoek 30 (3 errepikapen) atsedena 20 segundukoa

MUSIKAREKIN: 1. errepikapena: 2 denboretan jaitsi 2 denboretan igo.
                              2. errepikapena: denbora batean jaitsi 3tan igo.
                              3. errepikapena: 3 denboratan jaitsi eta batean igo.

6. Marra ariketak: ikusi aurreko bideoa (amaieran).
Ikasle guztiek 20 jauzi eman behar dituzue marra ariketa bakoitzean.


3.ZATIA: LUZAKETA OROKORRA

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=tXFRz_S0wWM euskaraz


Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

HASIERAKO ORRIA ( Nor gara?)

Bederatzigarren eguna (2020/03/27)

2020/03/25 zazpigarren eguna