2020/03/24 Seigarren eguna

Kaixo ikasleak,

Seigarren egunerako errutina oinarrizko gaitasun fisikoekin lotuta dago. Oinarrizko lau gaitasun fisiko daude: malgutasuna, indarra, abiadura eta erresistentzia. Gaurko errutinan abiadura landuko dugu.

Lehenik eta behin, beroketarekin hasiko gara. Jarraian, beroketa egiteko bideo baten esteka eskaintzen dizuegu. https://www.youtube.com/watch?v=r3P_udAj4yA&t=28s (erderaz).

Beroketa egin ondoren, abiadura lantzen hasiko gara. Bideo honen bitartez, abiadura etxean praktikatzeko jarduera batzuk ikusiko dituzue. Animo!


Bideoan ikusten den bezala abiadura lantzeko 3 ariketa proposatzen ditugu:

1) Skipping
  • 1. eta 2. mailakoek 20 segundo  (bi errepikapen). Atsedena 30 segundo.
  • 3. eta 4. mailakoek 20 segundo (hiru errepikapen). Atsedena 30 segundo.
  • 5. eta 6. mailakoek 20 segundo (hiru errepikapen). Atsedena 20 segundo.
2) Drop squat (sentadilla)
  • 1. eta 2. mailakoek 20 (bi errepikapen). Atsedena 30 segundo.
  • 3. eta 4. mailakoek 20 (hiru errepikapen). Atsedena 30 segundo.
  • 5. eta 6. mailakoek 20 (hiru errepikapen). Atsedena 30 segundo.
3) Erreakzio abiadura
  • 1. eta 2. mailakoek esku bakoitzarekin 5 aldiz kutxa ukitu (bi errepikapen). Atsedena: minutu 1.
  • 3. eta 4. mailakoek esku bakoitzarekin 8 aldiz kutxa ukitu (hiru errepikapen). Atsedena: minutu 1.
  • 5. eta 6. mailakoek esku bakoitzarekin 10 aldiz kutxa ukitu (hiru errepikapen). Atsedena: minutu 1 .

Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

HASIERAKO ORRIA ( Nor gara?)

Bederatzigarren eguna (2020/03/27)

2020/03/25 zazpigarren eguna