4. maila

Hamargarren eguna: Tabata III

(2020/04/03)

Kaixo lagunak,

Gaur Tabatari amaiera emango diogu. Landu ditugun ariketa batzuk egingo ditugu eta beste batzuk ezagutuko ditugu. Beroketa egiteko asteazkenean ikusi zenuten bideoa proposatzen dizuegu. Esteka honetan https://www.youtube.com/watch?v=D3wnFif6xts klik sakatu eta beroketa egin dezakezue. Gero, entrenamenduarekin jarraituko dugu.

Hemen duzue gaurko bideoa. Animo!



Bederatzigarren eguna: Tabata II
(2020/04/01)

Kaixo lagunak, 

Gaurko saioan Tabatarekin jarraituko dugu. Landu ez ditugun ariketa batzuk ezagutuko ditugu eta entrenamendu on bat egingo dugu. Entrenamenduarekin hasi baino lehen beroketa egingo dugu. Esteka honetan  https://www.youtube.com/watch?v=D3wnFif6xts klik sakatzen baduzue beroketa on bat egiteko aukera izango duzue. Ondoren, gaurko ariketak praktikatuko ditugu.


Hemen azpian duzue gaurko saioaren bideoa. Animo!








Zortzigarren eguna: Tabata
(2020/03/30)

Kaixo lagunak,

Gaur Tabata landuko dugu, baina zer da Tabata? Intentsitate handiko entrenamendu metodo bat da. 4 minutuko entrenamendu bizia da; Ariketa bakoitzeko 20 segundoko jarduera eta 10 segundoko atsedena egin behar da. Entrenamendu honen bidez erresistentzia handitzen da. Planteatu dugun entrenamenduan 8 ariketa ezberdin egingo ditugu. Animo!
  • Ikasle bakoitzak bere erritmoan egingo ditu ariketak.
Hemen duzue gaurko bideoa:


Zazpigarren eguneko bost erronkak (2020/03/27)


Kaixo lagunak:
Malabareetako azkeneko saioa uzten dizuet. Gogoratu aurreko egunetako erronkak errepasatzen beroketa moduan eta orrialde orokorrean ere beste errutin bat izango duzuela.


ANIMO gaur jada ostirala da eta!!!















Seigarren eguneko bost erronkak (2020/03/26)

Kaixo ikasleak,
Gaur beste 5 erronka aurkezten dizkizuegu. Azpian jarri dugun bideoan ikusiko dituzue. Animo!





Lehenengoan lortu dut
5 saiakera baina
gutxiagoan 
lortu dut
5 saiakera baina
gehiagotan lortu   dut
Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut
1.- Pilota esku batekin botatzen dut, belaunarekin toke bat egiten dut eta esku berdinarekin hartzen dut.
2.- Pilota hanka azpitik botatzen dut eta esku berdinarekin hartzen dut. 
3.- Pilota hanka azpitik botatzen dut eta esku berdinarekin hartzen dut (hanka azpitik).
4.- Atzetik pilota esku batekin bota eta berdinarekin hartzen dut.
5.- Esku bakoitzean pilota bat dut. Gora botatzen ditut eta hartzen ditut.




Bostgarren eguneko bost erronkak (2020/03/25)

Kaixo ikasleak, gaurko 5 erronkak egin aurretik atzoko eta aurreko erronkaren bat egiteko baduzu bukatu lehenengo eta gero hauekin jarraitu. Gaurko erronketan, oso famatua den erronka bat eskaintzen dizuegu.







Lehenengoan lortu dut
5 saiakera baina
gutxiagoan 
lortu dut
5 saiakera baina
gehiagotan lortu dut
Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut
1.- Zutik egonda pilota gora bota eta pilota lurra ukitu baino lehen eskuekin hartu. Eserita egonda, pilota gora bota eta lurra ukitu baino lehen zutitu eta airean pilota hartu. (5 aldiz esku bakoitzarekin).




2.- Pilota bat  gora bota, kamisetarekin gora bultzatu eta kamisetarekin hartu. (5 aldiz esku bakoitzarekin).




3.- Esku bakoitzean bi pilota izanik eta besoak begi parean aurrera luzatuz, pilotak lurrera askatu eta berriz eskuekin hartu. (10 aldiz).




4.- Ur pixka batekin betetako botila aurreraka botatzea eta buelta bat emanez lurrean zutik mantentzea (5 saiakera esku bakoitzarekin).




5- Pilota oinen tartean jarrita gora eraman, esku batekin gora bultzatu eta beste eskuarekin hartu. (5 saiakera esku bakoitzarekin)




Laugarren eguneko bost erronkak (2020/03/24)

Gogoratu aurreko egunetako erronkak birpasatzen ongi atera arte. Gaurkoak apur bat errezagoak egin ditugu, ikasitakoa ondo finkatzeko aurrera jarraitu baino lehen. ANIMO!!!


  



Lehenengoan lortu dut
5 saiakera baina
gutxiagoan 
lortu dut
5 saiakera baina
gehiagotan lortu dut
Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut
1.- Pilota bat bota, buruarekin jo eta beste eskuarekin hartu.
2.- Pilota bat bota, kamisetarekin bultzatu eta beste eskuarekin hartu.
3.- Pilota bat esku batean, pilota askatu eta lurrera iritsi aurretik esku berdinarekin hartu.




4.- Pilota bota, eskuarekin pilotari buelta oso bat eman eta gero hartu.




5.- Esku batekin, hanka tartetik eta atzetik aurrera botearekin bota eta airean hartu.
6.- Gora bota, buelta bat eman eta beste eskurekin hartu
7.- Eskuinean bi pilota, bat gora bota, behera datorrenean beste pilotarekin kolpatu eta airean hartu.
8.- Ezkerrean bi pilota, bat gora bota, behera datorrenean beste pilotarekin kolpatu eta airean hartu.




-------------------------------------------------------------------------

Hirugarren  eguneko bost erronkak (2020/03/23)

Hona hemen hirugarren eguneko malabareetako bost erronkak, hau konplikatzen hasten da, beraz, ANIMO!!

PD: Azpi azpian “idatzi iruzkina” jartzen duen lekuan, idatziguzu mesedez ea erronkak irteten zaizkizun edo ez, errazak edo zailak diren … horrela, erronkak hobeto zehaztuko ditugu. Eskerrik asko. 







Lehenengoan lortu dut
5 saiakera baina
gutxiagoan 
lortu dut
5 saiakera baina
gehiagotan lortu dut
Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut
1.- Arku bikoitza txandakatuz (20 aldiz)
2.- Arku bikoitza txandakatuz eta hanka ukituz. (20 aldiz)
3.- Atzetik esku batekin bota eta bestearekin hartu. (30 aldiz)
4.- Esku batetik bestera bi pilota pasatu eta esku berdinarekin biak hartu. (20 aldiz)
5.- Esku bakarrarekin zutabea txandakatuz, bi pilotekin. Esku dominantearekin(30 aldiz)



----------------------------------------------------------------------------------------------------------------------



Kaixo ikasleak:

Etxean gauden bitartean Gorputz Hezkuntza egiten jarraitzeko eta muskuluak aktibatutak mantentzeko asmotan, egunero erronka batzuk (5-6) proposatuko dizkizuegu. Erronka horiek egiteko orduan saiakeren taula batzuk bete egin beharko dituzue, erronka bat betetzen duzunean saiakera aldiak apuntatu eta hurrengora pasatu. ANIMO!!!!


Zerekin egingo ditugu malabareak? Aukera ezberdinak dituzue:
  •          Etxean puxikak eta arroza baduzue ikusi esteka honetan nola egin pilotak (https://www.youtube.com/watch?v=nrofyuYt_8A). Ez baduzue puxikarik, ez irten puxikak erostera
  •          Etxean duzuen pilotaren batekin (tenis, frontenis, esku pilota, malabareetakoak…)
  •       Albal paperarekin pilotak egin, papera ongi estutuz
  •          Erabilitako paper batekin pilota bat egin eta gero zeloarekin edo zinta aislantearekin buelta batzuk eman.
  •          Beste zerbait bururatzen bazaizue eta funtzionatzen badu ere primeran
Nik adibidez, esku pilotako eta fronteniseko pilotak erabili ditut =)





  



Lehenengoan lortu dut
5 saiakera baina gutxiagoan lortu dut
5 saiakera baina gehiagotan lortu dut
Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut
1.- Eskuineko eskuarekin 10 aldiz gora bota eta pilota hartzea.




2.- Ezkerreko eskuarekin 10 aldiz gora bota eta pilota hartzea.




3.- Esku batetik bestera airean pilota pasatzea 20 aldiz erori gabe. (nahi baduzue airean dagoenean txalo egin).




4. Eskuineko eskuarekin 10   aldiz gora bota, pilota airean dagoen bitartean ezkerrekoa eskua eta pilotaren artetik pasatzea eta pilota erori gabe hartzea.




5. Ezkerreko eskuarekin 10   aldiz gora bota, pilota airean dagoen bitartean eskuineko eskua eta pilotaren artetik pasatzea eta pilota erori gabe hartzea.




6. ZUTABE BIKOTZA. Esku bakoitzean pilota bat. Eskuinekoa eta ezkerrekoa txandakatuz, eskuan duzun pilota gora bota eta esku berdinarekin hartu.







Bigarren eguneko 5 erronkak (2020/03/18). ANIMO!!!










Lehenengoan lortu dut
5 saiakera baina
gutxiagoan lortu dut
5 saiakera baina
gehiagotan lortu dut
Ezin dut gaur lortu. Baina bihar lortuko dut
1.- Arku bakarra, eskuinetik ezkerrera, beste pilota eskura pasatuz. 20 aldiz
2.- Arku bakarra, eskuinetik ezkerrera, beste pilota eskura pasatuz. 20 aldiz
3.- Zutabe bikoitza biak batera
4.- Zutabe bikoitza, biak batera, txaloatekin. 20 aldiz
5.- Arku bikoitza. 20 aldiz











Iruzkinak

Blog honetako argitalpen ezagunak

HASIERAKO ORRIA ( Nor gara?)

Bederatzigarren eguna (2020/03/27)

2020/03/25 zazpigarren eguna